Hiria, itxura eta hainbat eginkizun edo funtzio dituen inguruetan banatzen da.
Erdigunea
Gune horretan, hiriko merkataritza- eta negozio-jarduera nagusiak biltzen dira: merkataritza, finantza, aisiaguneak, enpresa handien gizarte-egoitzak, etab. Ameriketako Estatu Batuetan CBD (Central Business district) edo Downtown esaten zaio.
Europan, hirien erdigune historikoan edo kalitatezko auzoetan ezartzen da, adibidez XIX. mendeko zabalgune burgesetan, edo XX. mende erdialdetik aurrera eraikitako guneetan. Erdigunea, hainbat herritan, alde zaharrak eta zabalgune horiek osatzen dute.
Hauek dira hiriaren erdialdearen ezaugarriak:
- Kalerik jendetsuenak eta irisgarrienak dira garraio-sare nagusiak biltzen direlako.
- Jende gutxi bizi da, etxebizitza garestienak direlako.
- Industria-jarduerarik ez.
Egoitzagune historikoak
Europako herrialdeetan, gehienetan, alde zaharraren ondoan kokatzen dira, hiria sortu zen inguruan, nahiz eta gaur egun etxebizitzak zaharkituak egon daitezkeen. Alderdi historikotik begiratuta, gune adierazgarrienak izan ohi dira.
Periferia
Erdigunetik kanpora hainbat hirigune topa ditzakegu: bizilekuak, industrialdeak eta ekipamenduguneak, besteak beste.
Bizilekuak
Hiriaren espazio gehiena hartzen dute. Hiriaren erdialdetik, kanpoaldera gizarte-ekipamendu eta instalazioak dituen auzoetan antolatzen dira, gehienak gizarte-mailaren arabera.
- Goi-mailakoak: familia bakarreko etxeak, periferian bizi dira, espazio berdez eta ekipamendu onez inguratuta.
- Erdi mailakoak: erdigunean kokatuak, eta zerbitzu egokiz hornituak.
- Langileak: Eraikinen dentsitate handia egon ohi da auzo horietan, eta kalitate eskaseko eraikunak. Kasu askotan, hirian lan egiten duten pertsonentzako egoitzagune edo lotarako auzo gisa funtzionatzen dute.
- Infraetxeak eta txabolen auzoak, slung deiturikoak, talderik behartsuenentzat. Horietan oinarrizko zerbitzurik eta ekipamendurik ez dago.
Industrialdeak
Gaur egun, herrialde garatuetan industriak hiri inguruko bide nagusien ondoan daude industria-poligonoetan edo parke teknologikoetan. XX. mende erdialdera arte ohikoa zen industriak hiri erdietan kokaturik egotea eta oraindik horrelakoak ikus ditzakegu gure artean (Errenteria). Industrialdeetan garraio-hiriak ere topa ditzakegu.
Ekipamenduguneak
Horrelakoetan, zerbitzuetarako espazio handiak daude: merkataritza-zentroak, ikastetxeak, ospitaleak, aisialdiguneak (parke tematikoak), aireportuak, kiroldegiakā¦