K.a. 3000 urte aldera bai Mesopotamian eta bai Egipton, lehen testu idatziak agertu ziren, eta gertaera hori hartzen da Historiako hasierako une. Historiako lehen aroa da Antzinaroa , eta Erromatar Inperioaren erorketarekin batera amaitzen da. Antzinaroa oso garai ezberdinetan hasi zen lekuen arabera, honela euskal lurraldeetan Antzinaroa Erromatarren etorrerarekin ( K.a. II. mendean) hasten esaten da.
Antzinaroan zibilizazio ugari garatu ziren, besteak beste Mesopotamian (gaurko Irak), Egipton, Indo ibaiaren arroan (gaur egungo Pakistan), Txinan, Grezian eta Erroman.
Antzinaroko zibilizazio horietan gure zibilizazioaren jatorria topa dezakegu, izan ere gureak jotzen ditugun hainbat gauza haietatik jaso ditugu.