Mapen ikurrak

mapen-ikurrak-aurrebista.jpg

Mapetan kolore, sinbolo eta letra jakin batzuk erabiltzen dira hainbat gauza adierazteko (altuerak, ibaiak, errepideak, herri txiki nahiz handiak, mendien zein probintzien izenakā€¦). Ikur horietako batzuk erraz lotzen dira errealitateko elementuekin (ibaiak, adibidez, marra urdinez irudikatzen dira, normalean), baina beste batzuen esanahia ez da hain erraz antzematen (errepideak, adibidez, errealitatean gris kolorekoak izaten dira, baina mapetan kolore gorriz edo horiz ager litezke). Ikurrak, beraz, mapetan erabiltzen diren zeinu, kolore eta kode konbentzionalak dira. Ikur horien azalpena maparen ertz batean, laukitxo batean, agertu ohi da.

Utzi erantzuna