Ipar hemisferioan, abenduaren 21-22an izaten da neguko solstizioa. Egun horretan, Lurraren errotazio-ardatzaren ipar poloa Eguzkiaren aurkako noranzkoan orientatzen da. Gertaera horrek baditu zenbait ondorio gure planetan. Ipar hemisferioan. hauek:
– Urteko egunik laburrena eta gaurik luzeena dituen eguna da.
– Eguzki-izpiak zerumugarekiko inoiz hartzen duten altuerarik txikienera (irudizko altuera) iristen dira ipar hemisferioan. Horregatik, eguzki-izpiek angelu txikia sortzen dute Lurrarekin eta inoiz baino izpi gutxiago iristen dira azalera-unitate bakoitzeko.
– Ipar poloan, Eguzkia ez da ateratzen egun osoan, 24 orduko gaua izaten da, eta egoera hori zenbait egunez luzatzen da.
Hego hemisferioan, ekainaren 21-22an gertatzen da neguko solstizioa, eta abenduan ipar hemisferioan izandako egoera bera gertatzen da hego hemisferioan.