Uraren zikloa

Valoracion: 
Average: 4.6 (43 votes)

Ura da naturan hiru agregazio-egoeratan aurki daitekeen substantzia bakarra eta berau da planeta osoan barrena etengabe mugitzen den substantzia ugariena ere. Mugimendu horretan osatzen da uraren zikloa.

Atmosferaren hezetasun-maila ur-lurrun kopuruaren araberakoa da. Hezetasuna handitzean edo tenperatura jaistean, ura kondentsatu egiten da eta hodeiak sortzen dira. Hodeietatik ura solido- edo likido-egoeran erortzen da; likidoa denean, euria izaten da eta solidoa denean, elurra edo txingorra. Euskal Herrian prezipitazio ugari izaten da, eta ugariak dira, halaber, prezipitazioak izendatzeko erak ere.

Prezipitazioak itsasoan edo lur gainean eror daitezke. Lur gainean eroritako urak itsasorantz higitzen dira, lurrazaletik, ibai batean zehar edo lurpeko ur gisa. Egiten duen ibilbidean, erliebeari forma ematen dio; prozesu horretan materialen higadura, garraioa eta sedimentazioa eragiten baitu. Kontinenteetan barrena doanean, ura geza da, eta aproposa, bizidunon elikadurarako; nolanahi ere, bizidunok kontsumitutako uraren zati bat atmosferara itzultzen da, landareetatik lurrundutako ura dela bide (landareen ebapotranspirazioa); baso tropikalak dira lurrunketa hori gertatzeko lekurik aproposenak.

Ura lurruntzean, atmosferara joaten da berriro. Prozesu hori itsasoetan gertatzen da, gehienbat, bertan dagoelako uraren eta atmosferaren arteko ukipen-azalera handiena.

Articulos Relacionados: