Ekosistema baten kalitatea gutxitu egiten da, ematen dizkigun baliabideak eta zerbitzuak murrizten edo ezabatzen direnean. Honela laburbildu daitezke baliabide eta zerbitzu horiek:
- Hainbat gaitaz hornitzen gaituzte: janariak, ura, energia…
- Planetaren funtzionamendua erregulatzen dute: klima, uholdeak, gaixotasunen transmisioa, ziklo biogeokimikoak, lurzoruaren eraketa…
- Kultura-zerbitzuak, bizipen estetikoak eta aisialdikoak eskaintzen dizkigute.
Gaur egun, ekosistemak ustiatzeko eta kudeatzeko moduaren ondorioz, ekosistemek eskainitako baliabideen eta zerbitzuen erdia baino gehiago degradatzen ari direla esan daiteke.