Erliebeak sortarazitako prezipitazioak, orografikoak, aztertzean ikusi ahal izan dugunez, aireak mendian gora egitean, hoztu egiten da eta asetasun puntura iritsi. Orduan, lurrunetatik sortutako tantak handituz joaten dira eta bere pisuarengatik airean mantentzeko gai ez direnean, erori egiten dira, prezipitazioak sortuz mendiaren goialdean. Horregatik, mendi gailur eta magaletan inguruko haran eta ibarretan baino prezipitazio kopuru handiagoa jasotzen da. Beraz, eta laburtuz, honela esan genezake: zenbat eta altuago hainbat eta prezipitazio kopuru handiagoa.