Gizakia, une honetan dakigunetan oinarrituz, bioma zehatz batean sortu zen: Sabanan. Afrikako sabanatik oso goiz hasi zen mundu osora zabaltzen eta gaur egun ia ez dago giza presentziarik gabeko lekurik. Salbuespen bakarra Antartika izan liteke.
Zabaltze horretan, gizakiak hainbat ingurunetan kokatu da. Inguru horiek, askotan, ez zuten inolako antzik jatorrizko sabanarekin eta egokitu behar izan du.
Hala ere, ezin dugu pentsatu gizakia inguru horietara egokitu baino ez dela egin; ahal izan duen neurrian, ingurua aldatu egin du, bere beharrei egoki erantzuteko. Horren ondorio dira gaurko biomak; askotan jatorrizkoekin zerikusi handirik ez dutenak.
Gizakiaren eragina bioman |
Oihan tropikala eta gizakia |
Sabanaren eraldaketa |
Bizitza basamortuan |
Baso hosto-erorkorren etorkizuna |
Belardien erabilera |
Taigaren ustiaketa |
Tundraren erabilera ekonomikoa |