Uraren kutsadura

uraren-kutsadura-aurrebista.jpg

Naturan den urari ezaugarri kimiko eta fisikoak aldatzean, kutsatu egiten da. Ura kutsatzeko era asko dagoen arren, kutsadura-iturri handienak hurrengo hiru multzo hauetan bana daitezke: hirietan sortutako kutsadura, nekazaritzari eta abeltzaintzari dagokiona eta industriari lotua.

Hirietan sortutako kutsadura: Hiriak gero eta handiago egiten ari dira eta, populazioa handitu ahala, biderkatu egiten da hondakinen arazoa ere: hondakin solidoak, estolda-urakā€¦ Hirietako hondakin horiek, bere aldetik, inguruko urak kutsatzen dituzte, batzuetan hondakinak uretara jaurti direlako zuzenean eta, bestetan, ura filtratu egiten delako zabortegietara.

Nekazaritzari eta abeltzaintzari dagokiona: elikagaien eskaria handitu dela-eta, nekazaritzaren produktibitatea ere handitu egin behar izan da. Arazo horri eman zaion irtenbidea ekoizpena handiagotzea izan da, hainbat substantzia kimiko erabiliz: ongarriak, pestizidak, herbizidakā€¦ Substantzia horietako zenbaitek, azkenean, inguruko uretan amaitzen dute eta kutsadura kimikoa eragiten; areago: horien arteko batzuk hainbat mikroorganismoren elikagai direnez, kutsadura biologikoa ere sorrarazten dute. Abeltzaintzan ere gero eta ustiategi handiagoak eraikitzen dira eta horietako hondakin organikoek, askotan, kutsatu egiten dituzte inguruko urak.

Industriari lotua: hainbat gai eta tresnaren egungo eskaera asetzeko, gero eta lehengai, energia eta produktu landu gehiago behar dira. Horretarako egiten diren prozesu industrialetan, kutsatzaile kimiko ugari isurtzen da uretara. Bestalde, industriak dira kutsadura termikoaren erantzule nagusiak; hots, horiek dira uren tenperatura igotzearen eragile nabarmenenak, eta hori oso kaltegarria da, bereziki, ekosistema urtarretan.

Utzi erantzuna