Zentzumenen bidez inguruko informazioa jasotzen dugunez, zentzumenak kaltetzen dituzten bizi-ohiturak ekiditen ahalegindu behar gara. Jarraian gomendioetako batzuk dituzu:
Dastamena: Janari oso hotzak edo oso beroak kaltetu dezakete dastamena. Arnasa ahotik hartzerakoan mingaina lehortzen da eta dastamenean eragin dezake. Alkoholak eta tabakoak dastamenaren gaitasuna gutxitzen dute, eta oro har, ahoa eta hortzen garbiketa sistematikoak dastamen osasuntsua mantentzen laguntzen du.
Entzumena: Entzumena kaltetzen duten hainbat ohitura aipatzen dute adituek:
- Belarriaren barruan ez sartu objekturik (giltzak, arkatzak…).
- Zarata handiko gune eta uneak ekidin (petardoak…).
- MP3, aurikularrak eta antzeko tresnak ahal den gutxien erabili, entzumen gaitasuna murrizten dute.
- Belarria garbitzeko itsas ura erabili. Ez sartu kotoia duen makila belarriaren barruan. Kanpoaldetik toalla muturrarekin garbitu.
Ikusmena: Ikusmena osasuntsu izateko askotan garatzen ditugun hainbat ohitura ekidin beharko genituzke:
- Argitasun gutxirekin irakurri edota lanean aritu (miopia sortarazten du).
- Argitasun handitik babestu behar gara.
- Hizki oso txikiak dituzten liburuak ez irakurri denbora luzean.
- Irakurtzerakoan gutxienez 20 cm-tako tartea utzi.
- Ordenagailua edo antzeko tresnen aurrean denbora asko ez igaro, ikusmena asko nekatzen du.
- Esku zikinekin ez ukitu begiak.
Ukimena: Ukimen osasuntsua izateko garbitasuna eta higieneko ohiturak erregularki mantentzea aholkatzen dute adituek.
Usaimena: Usaimena osasuntsu mantentzeko sudurrean objekturik ez sartu kaltegarria baita, hautsa, kea edota holako substantziak ekidin edota hauen aurrean sudurra babestu. Sudurra erregularki garbitzea (mukiak kendu…) garrantzitsua da usaimen ona izateko.